posta elektronikoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Terminologia eta hizkuntza zalantzak?
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bilatu


Duda-muda kontsulta-zerbitzua

Ongi etorri Duda-muda zerbitzura!

Zer da Duda-muda?

Gure zerbitzua erabiltzeko jakin beharrekoak

Gure konpromisoak

Gure zerbitzura jo aurretik...

AURRERA!

 

 

Zer da Duda-muda?

HAEEk herritarrei eta erakundeei doan eskaintzen dien kontsulta-zerbitzua da Duda-muda. Hona bere helburua: administrazio- eta lege-arloko terminologian eta hizkeran sor daitezkeen zalantzak argitzen saiatzea. Ez da, beraz, datu-base terminologiko bat, ikerketa-talde batek eskainitako zerbitzua baizik.

 

Gure zerbitzua erabiltzeko jakin beharrekoak

· Bakar-bakarrik erantzungo diegu administrazio- eta lege-arloko terminologia eta hizkerarekin zerikusia duten galderei: ortografia, morfologia, joskera, estiloa, administrazioko idazkiak…

· Hortaz, EZ dizugu erantzungo, honelako galderaren bat egiten badiguzu: kultura orokorrari buruzko kontuak, gai baten inguruko bibliografiak, normalkuntza, fonetika historikoa, euskalki-aldaerak, etimologia, izen propioak…

· Duda-muda ez da itzulpen zerbitzu bat. Terminoak (hitzak) galdetu ditzakezu; ez, ordea, esaldi-multzoak, testu-zatiak… eta are gutxiago, publizitate-kanpainetako sloganak. Horretarako, harremanetan jar zaitezke Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialarekin (izo@ivap.es).

· Kontsulta bakoitzeko, gehienez ere, galdera bat egin ahal duzu.

· Terminologiari buruzko galderarik eginez gero, derrigorrezkoa duzu testuingurua ematea (hitza zein esalditan datorren, komunikazio-egoera zein den, gaia, testu-mota…).

· Testuingurua eskatu, galderarekin aurrera jarraitu nahi duzun galdetu… eta astebeteko epean konfirmaziorik jasotzen ez badugu, ez duzula aurrera jarraitu nahi joko dugu, eta, ondorioz, bertan behera geratuko da ikerketa.

· Duda-muda-k emandako erantzunak ez dira arau-emaile, eta, beraz, ezin dute ordezkatu beste erakunde aginpidedun batzuek (Euskaltzaindiak, esaterako) esandakoa.

 

Gure konpromisoak

Hauek dira zurekin hartzen ditugun konpromisoak:

· Kontsulta iristen zaigunetik lanegun bateko epean kontsulta jaso dugula jakinaraziko dizugu. Horrekin batera:
-Erantzuna bera bidaliko dizugu, geure esku badago.
-Erantzun ahal izateko zein epe aurreikusten dugun esango dizugu.
-Erantzun ahal izateko informazio osagarria eskatuko dizugu.

· Zure kontsultari ez diogula erantzungo esango dizugu, honako arrazoiren bat dela-eta:
-Zure kontsulta ez dator bat gure ikerketa-esparruarekin.
-Gure zerbitzuan ez da testurik itzultzen.
-Kontsulta berean galdera bat baino gehiago egin dituzu.


Gure zerbitzura jo aurretik,

Begira ezazu erantzunik ba ote duzun Interneten kontsultagai dauden datu-base eta hiztegi hauetan:

 

HIZTEGI ELEBAKARRAK

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

Sinonimoen hiztegia

Sinonimoen hiztegia, UZEI


HIZTEGI ELEBIDUNAK

Euskara-gaztelania / gaztelania-euskara

Elhuyar hiztegi elebiduna

3000 Hiztegia

Euskara-ingelesa / ingelesa-euskara

Morris Hiztegia

Esamoldeak eta atsotitzak

Mantxut euskal esamoldeak

Atsotitzak


IZENDEGIAK

Euskal Onomastikaren Datutegia

 

HIZKUNTZAKO ZALANTZEN DATU-BASEAK

Jagonet

RAE

La banque de dépannage linguistique

 

TERMINOLOGIA

Gai jakinen bati buruzko hitzak kontsultatu nahi badituzu:

Datu-banku terminologikoak

Gai askotako hiztegi-multzoa aurkituko duzu datu-banku terminologiko hauetan:

Euskalterm

Cercaterm

Eurodicautom

Gran Dictionnnaire Terminologique

Gaikako hiztegiak

Gai jakin bati buruzko hiztegiak dituzu hauek:

Armagintza Hiztegia Eibarreraz

Arte Garaikideko Hiztegia


Drogei buruzko hiztegia

Energia hiztegia

Epaitegietako lexikoa

Gizarte Laneko Hiztegia

Interneteko terminoen glosarioa:

Katalogatzeko Oinarrizko Terminologia

Kirol-terminologia

LABURZKI akronimo, sigla, laburdura eta sinboloen datu-base orokorra

Psikologia Hiztegia

Tailerrerako Hiztegi Teknikoa

Sukalde eta Ostalaritzako Hiztegia

Zientzia Hiztegia

 

AURRERA!